XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biztanleriaren banaketa zona soziolinguistikoen arabera

ZONAK / E.A.E. / ARABA / BIZKAIA / GIPUZKOA / Euskaldunak.

- EAEko biztanleriaren %59a euskaldunak %20 baino gutxiago diren herritan bizi da.

Bertan erdaldun elebakarrak nagusi dira (%88) eta elebidun funtzionalak (%7) nahiz elebidun hartzaileak (%5) parean daude.

- Biztanleria osoaren %19a euskaldunak %20tik 44ra bitartean diren herritan bizi da; zona honetan ere nagusi dira erdaldun elebakarrak (%63) nahiz eta bertan elebidun funtzionalak laurdena pasatxo (%29) izan eta elebidun hartzaileak hamarretik bat (%8).

- Euskaldunak nagusi dira ondoko beste bi zonetan baina bertan, biak batera hartu arren, EAEko biztanleria guztiaren laurdena baino gutxiago bizi da (%21).

Euskaldunak %45etik %79ra iristen diren herrietan elebidun funtzional dira gehienak (%56) eta erdaldun elebakarrak herena (%32).

- Azkenik, euskaldunak guztiz nagusi (%90) diren herrietan EAEko biztanleria guztiaren %5 baizik ez da bizi.